Hizlaria

Aitor Moreno
LKS Nexteko Teknologia eta Sistema Kuantikoen arduraduna
Aitor Moreno Fdz. de Lecetak Informatikako Goi Mailako Ingeniaritza egin zuen 1995ean Deustuko Unibertsitatean, eta Adimen Artifizialean doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun Teknologien eta Sistema Kuantikoen arduraduna da LKS Next-en. Gainera, teknologia kuantikoen taldeko koordinatzailea da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, BigData Programaren irakaslea, eta Konputazio Kuantikoan Masterra du (Deustuko Unibertsitatean eta UNIRen). Horrez gain, Adimen Artifizialaren eta Konputazio Kuantikoaren Programako irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean, eta Automatismoen eta Kontroleko irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, besteak beste. Sistema hibridoetan optimizazio eta simulazio kuantikoetan oinarritutako sistemak ezartzeko proiektuak kudeatzen ditu. Proiektu horiek loturak eta ezagutzak automatikoki erauztera eta inferitzera bideratuta daude batik bat, honako sistema hauek erabiliz: grafo semantikoak, neurokonputazioa, robotika, konputazio kuantikoa, simulazioaren optimizazioa eta «quantum-safe» komunikazioak. Europako eta Estatuko I+G proiektuak kudeatzen ditu Adimen Artifizialaren eta Konputazio Kuantikoaren aplikazio-eremuetan, eta ohikoa da Estatuko eta nazioarteko kongresuetan, konferentzietan, argitalpenetan eta dibulgazio zientifikoetan aurkitzea.












