Hizlariak

Ion Etxeberria
Ikerlaneko zuzendari nagusia
Ion Etxeberria Otadui (Arrasate, 1975), IKERLAN Zentro Teknologikoko zuzendari nagusia, ingeniari teknikoa da (Mondragon Unibertsitatea), goi-mailako ingeniaria (Grenobleko Ingeniarien Eskola Nazionala, Frantzia) eta doktore ingeniaria (Grenobleko Institutu Nazional Politeknikoa, Frantzia). Gainera, Mondragon Unibertsitateko MBA Executive bat du. 1994tik, Etxeberriak ibilbide luzea egin du IKERLANen. Ikerlari gisa lan egin du bertan, eta Arloko arduraduna izan da, baita Unitateko zuzendaria eta Pertsonen eta Marketineko zuzendaria ere. Gaur egun, IKERLANeko zuzendari nagusia da.
IKERLAN zentro liderra da teknologia transferitzen eta industriari balio lehiakorra ematen. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handi hauetan hainbat domeinu teknologiko konbinatuz: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren arlokoak. Gaur egun 420 pertsonak osatzen dute taldea, eta Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon ditu egoitzak. MONDRAGON korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den kooperatiba izanik, IKERLANek enpresa-eredu jasangarria eta lehiakorra irudikatzen du, etengabe eraldatzen ari dena.