Hizlariak

Laura Marrón

Laura Marrón

BAICeko zuzendari nagusia

Laura Marrón telekomunikazioetako ingeniaria da, Executive MBA master bat dauka, eta 15 urtetik gorako esperientzia du teknologiaren esparruan.

Basque Artificial Ingelligence Centerreko zuzendari nagusia da 2022an martxan jarri zenetik.
EAEko industrian adimen artifiziala azkarrago ezartzea du helburu, Euskadi nazioartean erreferentziazko polo gisa kokatuko duen ekosistema sortuz.

Enpresa-kudeaketari buruz duen ikuspegia teknologia berriak erabiltzearen etikan eta gizarte-erantzukizunean oinarritzen da, haien erabilgarritasunean fokua jarrita, eta betiere trantsizio digital eskuragarria erraztuz.
Energiaren sektorean garatu zuen bere aurretiko karrera profesionala, enpresen eta proiektuen kudeaketara bideratua, eta oinarri tekniko sendoa lortu zuen Smart Grids, Smart Metering eta Komunikazioetan.
Beti egon da I+G esparru teknikotik eta negozioaren estrategia eta garapenetik hurbil, eta oso ondo ezagutzen ditu produktu industrialak garatzeko eta ekoizteko erronkak.

Patrocinan/Babesleak

Diputación Foral Bizkaia
Laboral Kutxa

Colaboran/Laguntzaileak

sarenet
NTT DATA
EL CORREO
logo ayesa

Organiza/Antolatzailea

EL CORREO