Hizlariak

Pablo Campo
Kutxa LABORAL Kutxako Berrikuntzako zuzendaria
Informatikan ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatea), 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta bi master ditu: Software eta Lidergo Ingeniaritza eta Elkarrizketarako Gaitasunak. Laboral Kutxa Taldearentzat egin du bere ibilbide profesional osoa, Seguros Lagun Aron —funtzio eta lanpostu guztiak bete ditu bertan, junior programatzaile gisa hasi eta informatika zuzendaritzako buru izan arte, eta bere ardurapean izan ditu Sistema, Garapen eta Zibersegurtasuneko taldeak— nahiz LABORAL Kutxan —Berrikuntza eta Open Business Taldeko buru da bertan—.
15 urte daramatza irakasle gisa Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean, eta Ikerlaneko kontseilaria izan da bi urtez, 2024ko maiatzera arte. Gaur egun, kontseilaria da MLAKOOPen (Mondragon Lingua eta Alecop) eta Innkian, AAn oinarritutako irtenbideak garatzen dituen startupa, etorkizun ziur eta liluragarriarekin.






