Hizlaria

Pablo Campo
LABORAL Kutxako Berrikuntzako zuzendaria
Informatikan ingeniaria da (Deustuko Unibertsitatean), 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta bi master ditu: Software eta Lidergo Ingeniaritza eta Elkarrizketarako Gaitasunak. Laboral Kutxa Taldearentzat egin du bere ibilbide profesional osoa, Seguros Lagun Aron —funtzio eta lanpostu guztiak bete ditu bertan, junior programatzaile gisa hasi eta informatikako zuzendari izan arte, eta bere ardurapean izan ditu Sistema, Garapen eta Zibersegurtasun taldeak— nahiz LABORAL Kutxan —Berrikuntza eta Open Business Taldeko buru da bertan—.
15 urte baino gehiagoz Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea izan da, eta bi urtez Ikerlaneko kontseilaria, 2024ko maiatzera arte. Gaur egun, kontseilaria da MLAKOOPen (Mondragon Lingua eta Alecop) eta Innkian; duela gutxi sortutako start-up berri horrek AAn oinarritutako irtenbideak garatzen ditu, eta etorkizun sendoa eta itxaropentsua du.




