Hizlariak

Valentín García
Director de Innovación Lantik
Valentín García Lantik SAMPko berrikuntzako zuzendaria da, Bizkaiko Foru Aldundiaren teknologia-, ezagutza- eta berrikuntza-agentzia.
Prestakuntza ofiziala: Batchelor of Science, Honours in Computing (University of Wales), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Unibertsitate Masterra (UNIR), Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Unibertsitate Masterra (UOC), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Ikasketetako Unibertsitate Masterra —Kultura Zientifikoko espezialitatea— (Oviedoko Unibertsitatea), Etorkizuneko Ikasketetako unibertsitate-aditua: Zientzia, Filosofia eta Fikzioa (UNED), eta Egungo Munduko Filosofia, Zientzia eta Gizartean unibertsitate-aditua (URL). Gainera, unibertsitate-titulu propioa duten etengabeko prestakuntzako graduondoko zenbait programa egin ditu: Quantum Machine Learning eta Optimizazio Kuantikoa (Deustuko Unibertsitatea), Konputazio Kuantikoa (Deustuko Unibertsitatea), Big Data for Business (UNIR) Adimen Artifiziala (UNIR), GovTech (IE University), Sektore Publikoaren Eraldaketa Digitala (IE University) eta Berrikuntzaren Zuzendaritza eta Kudeaketa (UNIR).
40 urteko esperientzia du informazio-teknologien sektorean, 30 urte baino gehiago sektore publikoan (Lantiken), eta disrupzio globalak eragin dituzten proiektuetan parte hartu du, honako hauetan, esaterako: zerga-agentzia batek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren likidazioa lehenengoz Internet bidez egiteko proiektuan; ondare arkeologikoko ondasun baten —historiaurreko labar-artea duen kobazulo bat— lehenengo digitalizazio zientifikoan; udalen barne-kudeaketarako eta herritarrekin prozedurazko harreman ofizialak izateko baterako irtenbide bat lehenengoz abian jartzeko proiektuan, lurralde bateko tokiko erakunde guztientzat; edo administrazio publiko batek ordenagailu kuantiko unibertsal batean egindako lehenengo kargan, hardwarera sarbidea emanez (pulse).
Bere bizitza profesionalean, erantzukizun handiko lanpostuak izan ditu hainbat arlotan, hala nola teknologiako prestakuntzan, azpiegitura teknologikoetan, soluzio eta aplikazioen garapenean edo berrikuntzan.
Berrikuntzaren izaera estrategikoari dagokionez, gaur egun BIQAIN bultzatzen du —Bizkaia Quantum Advanced Industries, Bizkaiko teknologia kuantikoen arloko Berrikuntza-ekosistema, eta haren Errektoretza Batzordeko kide da—, teknologia kuantikoak eta teknologiaren ekonomia modu goiztiar eta zabalean erabil daitezen sustatzeko, XXI. mendeko ezagutzaren ekonomia globalaren eta Basque Quantum aliantzaren esparruan.

Era berean, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako adituen paneleko eta Berrikuntza Disruptiboaren Taldeko kide da, baita UNEren Teknologia Kuantikoak Normalizatzeko Taldeko kide ere.
Horrez gain, Internauten Euskal Elkartearen presidente fundatzailea izan da, hainbat unibertsitatetako gradu, master eta graduondotan aritu da elkarlanean, komunikabide espezifiko eta jeneralistetan aritzen da, eta ohiko hizlaria da berrikuntzarekin, teknologiarekin eta horrek ekonomian eta gizartean duen eraginarekin zerikusia duten mota guztietako ekitaldietan.