Hizlaria

José Ramón Castro
INETUMeko AMAIA AI Experience Center-eko zuzendaria
Gaur egun, AMAIA AI Experience Center zentroko zuzendaria da, erakundeei adimen artifiziala modu integralean txertatzen laguntzen dien ekosistema. BAT dorrean kokatuta dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, Microsoften eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, adimen artifizialaren kultura enpresetara eta gizartera zabaltzeko helburuarekin.
Microsoften adimen artifizialeko irtenbideei buruzko prestakuntzaz gain («Flight School»), AMAIA AI Experience Centerrek «Boarding Gate» bat du AAren erabilera-kasuetan inspiratzeko, «Runway» bat kasu horiek erakundeetan nola ezarri aztertzeko, eta Hangar, AAn espezializatutako zerbitzu-zentro global bat. Bertan garatzen dira proiektu berritzaileenak, teknologia disruptiboenak txertatuz, hala nola Multiverse Computing-en eredu optimizatuak; eredu horiek proiektu konplexuen eskalagarritasuna ahalbidetzen dute konpresio-tekniken bidez, eta azpiegituren beharra murrizten dute, emaitzan zehaztasunik galdu gabe.
Inetumen, Bizkaiko Foru Aldundiak BAT Dorrean (B Accelerator Tower) duen proiektuan Berrikuntzako eta Quantumeko ekimenen arduraduna da, eta enpresa berriek eskaintzen dituzten irtenbideak korporazio handien proiektu estrategikoetan integratzen laguntzen du.












